Tren bagoiak jarri dituzte Kurutziagako jolasgunean

Jone Guenetxea 2017ko abu. 4a, 11:16

Kurutziaga ikastolako kanpo espazioan eta Haur Hezkuntzako eraikinean obretan daude. Jolastokian tren bagoi bi jarri dituzte liburutegi eta jolasgune moduan egokitzeko. 

Guraso talde batek prozesu bat sustatu du kanpo espazioaren inguruan ikasleen iritzia ezagutzeko. Alde batetik, gaur egun zelan eta non jolasten diren aztertu dute, eta guraso zein arduradunek aurrez uste zutena egiaztatu da: jolasgunean mutilek hartzen dute protagonismoa -batez ere futbolean-, eta neskak kantxaren albo batean geratzen dira jolasean edo solasean. Bestetik, umeek zer gura duten galdetuta, aterpeak eta lasai berba egiteko mahaiak eskatu dituzte, adibidez. Ondorioz, parkea, bidexkak, antzeztoki bat eta muinoak sortuko dituzte naturak garrantzia edukiko duen espazio eraldatuan. Era berean, umeek lasai jolasteko espazioa gura zutela ikusirik, bi bagoi hauek egokituko dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!