Durangaldeko txistularien omenaldia jasoko zuen Amaia Aromak (Durango, 1936) 2015ean. Garbi Alaiak dantza talderako txistulariak behar zirela eta, 18 urtegaz hasi zen txistua jotzen; artean, Aroma zen emakume txistulari bakarra.
Amaia Aroma txistulari aintzindaria izan zen, beraz. Kriskitin dantza taldeak ANBOTOren komunitatean ondorengo mezua idatzi du: "Ondo merezitako omenaldia jasoko duzu Nafarroan emakume txistulari aitzindari horrek. Ez dadila azken omenaldia izan. Zorionak Amaia".