Uri Barrutieta: "Urte osoan lanean aritu eta gero hautatua izatea oso pozgarria da"

Jone Guenetxea 2017ko uzt. 24a, 11:45

Abuztuaren 9tik aurrera jokatuko den Irlandako munduko kopan zein jokalari hautatu dituen jakitera eman du Jose Antonio Barrio hautatzaielak. Uri Barrutieta durangarra 28 jokalarigaz osatutako zerrendan dago. Durangarrak aukera hau poztasunez hartu du. "Urte osoan lanean aritu eta gero hautatua izatea oso pozgarria da", dio Barrutietak. Asteazkenean Madrilera joango da taldeagaz batzera, eta hortik aurrera goi mailan jardungo du errugbilari durangarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!