Urtebeteko geldiunearen ondoren, jaiak indarberrituta datoz. Antolatzaileen arabera, aurtengo programan aurreko urteetan arrakasta izan duten jarduerak izango dira, auzokideek elkarteko kideei hala eskatuta. “Jarduera tradizionalak dituen jaiak izango dira, baina antolakuntza aldaketagaz.
Zapatuan abiatuko dituzte jaiak, 12:00etan, pregoiagaz eta txupinazoagaz. Txosna ordu horretan zabalduko dute, eta 02:00ak arte egongo da zabalik. Ondoren, igel txapelketa antolatuko dute. Arratsaldean, berriz, tute txapelketa izango da. Umeei zuzenduta, jolasak eta musika prestatuko dituzte. Iluntzean, auzokideak mahai bueltan batuko dira afari herrikoian. Bakoitzak bere janaria eraman beharko du, eta antolatzaileek jarriko dituzte mahaiak. Eguna dantzan amaitzeko, Xabi Rain DJ bilbotarrak jarriko du musika.
Domekan, trikitilariek alaituko dute giroa. Mezaren ondoren, auzo bazkarian batuko dira .