Mikel Azpiroz pianista donostiarrak, Frank Mantegari bateria-jotzaile paristarrak eta Dave Wilkinson gitarrista ingelesak AEBetan sortu zuten hirukotea da Elkano Browning Cream, 2007an lehen diskoa kaleratu zuena.
Goi mailako lau jazz kontzertu jan-edanean gozatzeko aukera eskaini du uda giroan Jazzeruenak, Kafe Antzokiko terrazan. Ekainaren 28an, Trizak taldeko Jon Piris, Hasier Oleaga eta Julen Izarra musikariek zabaldu zuten egitaraua; Asier Elias bateria-jotzaile durangarraren laukotea ere aritu da. Herenegun, Juan de Diego tronpetista bilbotarra eta bere taldea izan ziren Platerueneko gonbidatuak.