Bitik bi Bizkaia-Durangoko Lourdes Oyarbiderentzat

Maialen Zuazubiskar 2017ko uzt. 16a, 14:22

Tolosako eta Sopelako lasterketak irabazi ditu Lourdes Oyarbidek.

Bizkaia-Durango txirrindulari taldeko Lourdes Oyarbidek beste behin sasoi betean dagoela erakutsi du asteburuan garaipen bi eskuratuta. Atzo, Tolosan jokatutako Euskadiko Txapelketan arabarrak garaipena eskuratu zuen  tropeleko esprinta irabaziz. Garaipen horri esker Oyarbide Euskadiko txapeldun gelditu zen elite mailan, eta bere taldekide Lierni Lekuona 23 urtez azpikoetan.

Gaur, berriz, Sopelan bost txirrindulari ihes eginda iritsi dira helmugara eta Lourdes Oyarbidek asteburuko bigarren garaipena eskuratu du.

Aramendia eta Lartitegi

Euskadiko txapelketako gazte mailetan emaitza bikainak lortu ditu CAF Transport Engineering taldeak ere. Maialen Aramendia onena izan zen Tolosan eta Amaia Lartitegik bigarren amaitu zuen kadeteetan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!