Auto klasikoan erakusketa egingo dute zapatuan

Anboto 2017ko uzt. 14a, 08:35

Eskuko Racing elkarteak antolatuko du Landako Gunean.

09:00etatik 10:30era Landako Gunean batuko dira auto guztiak. Jarraian Durangaldetik ibilbide bat egingo dute. 13:30ean erakustazokara itzuliko dira eta 18:00 arte autoak bertatik bertara ikusteko aukera eskainiko dute. Bitartean autoen jabeek eta ekitaldiko antolatzaileek Gorrotxa jatetxean bazkalduko dute. 17:00etan hasiko den sari banaketagaz amaituko dute auto klasikoen zazpigarren erakusketa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!