Santa Anako arkua berriztuko dute, Durangoko harresiaren azken ataria

Markel Onaindia 2017ko uzt. 13a, 15:00

Ezohiko itxura dauka 1566ko Santa Anako arkuak joan zen astetik. Udalak obrak hasi ditu bertan, harresiko azken ataria berrizteko asmoz. 50.000 euro erabiliko dituzte, eta hiru hile barru amaitzea aurreikusi dute. Gainera, kontsumo baxuko LED argiak ipiniko dituzte.

PPren zuzenketa bati esker onartu zen proiektua. Udalaren ustez, horrelako eraikinak gakoak dira herriko iragana ulertzeko eta ezagutzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!