Durangoko enpresa batean lapurtzea egotzita lagun bi atxilotu dituzte

Markel Onaindia 2017ko uzt. 11a, 09:56

25 eta 31 urteko gazte bi dira Ertzaintzak atzemandakoak. Atzo, 03:00ak aldera izan da atxiloketa, Iurretako Maspe kalean. Audi batean zihoazela, jabea zenbait lapurretatan inplikatutakoa zela ohartu ziren ertzainak, eta geldiarazi egin zituzten. Durangoko enpresa batetik lapurtutako gailu elektronikoak zeuden auto barruan, Ertzaintzaren arabera. 

Telebista bat, ordenagailu bat, disko gogorrak, kamera bat, katu hidrauliko bat eta beste zenbait gailu zeuden autoan. Atxilotuak atzo arratsaldean pasa ziren epailearen aurretik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!