Asteleheneko eraso sexista gaitzetsi dute kontzentrazioan

Anboto 2017ko uzt. 6a, 20:48

Berrogeita hamar lagun inguru batu dira gaur, 20:00etan, Andra Marian egin duten elkarretaratzean. Astelehenean gertaturiko eraso sexista gaitzetsi dute kontzentrazioan parte hartu dutenek. Astebeteko tartean bigarren erasoa izan da.

Indarkeria matxistaren aurkako protokoloa aktibatu ostean, atzo, eman zuen Durangoko Udalak asteleheneko eraso sexista horren berri. Udalak azaldu zuenez, gizon bat atxilotu zuten erasoagaz lotuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!