Zauritua Galdakaoko ospitalera eraman zuten anbulantzian. Atxilotua, bestalde, gaur goizean eraman dute epailearen aurrera.
Atzo arratsaldean, 20:00ak bueltan, gizon batek beste bat jo zuen Andra Mariko elizpe inguruan, eztabaida bat eduki ostean. Bekainean zauria eragin zion mendiko makila bategaz jota. Udaltzaingoa bertaratu zen, eta erasotzailearen bila hasi ostean, 60 urteko gizon bat atxilotu zuten tren geltoki inguruan.
Zauritua Galdakaoko ospitalera eraman zuten anbulantzian. Atxilotua, bestalde, gaur goizean eraman dute epailearen aurrera.