Harrapaketa baten lekuko bila dabiltza Durangon

Markel Onaindia 2017ko uzt. 3a, 13:31

Auto batek oinezko bat harrapatu zuen egunean Montevideo kalean, eta zauritua artatu eta gero, alde egin zuen lekutik. Udaltzaingoak lekukoak eskatu ditu, gertatutakoa argitzeko. Informaziorik edukiz gero, 94 603 00 10 telefonora deitzeko eskatu dute.

Egueneko 09:50 inguruan izan zen harrapaketa, Montevideo kaleko zebra-bide batean, Uribarri kaleagaz gurutzatzen den lekuan. Lur orotako auto gorri bat izan zen oinezkoa harrapatu zuena. Udalaren arabera, zauritua momentuan bertan artatu zuen, baina laguntza medikorik behar ez zuela ikusi, eta alde egin zuen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!