Plateruen plazan dagoen notariotzan lapurreta egin dute

M.O./M.Z. 2017ko uzt. 3a, 10:19

Plateruen plazako notariotzako kutxa gotor batean lapurreta egin dute, gaur, goizaldeko seiak inguruan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, indarrez egindako lapurretan zerbait termikoa erabili dute, eta horren ondorioz, suhiltzaileak bertaratu behar izan dira, beroa eta kea sortu baita. Ertzaintza lapurreta ikertzen ari da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!