Arte feminista bultzatzeko lehiaketa antolatu du Andraguneak

Itsaso Esteban 2017ko uzt. 3a, 12:51

Iaz, 'Testurak' bertsolaritza saioa bultzatu zuten EAEko zortzi emakumeen etxe horiek elkarlananean.

EAEko beste zazpi emakume etxerekin batera antolatu du Durangoko Andraguneak lehiaketa artistiko hori. Arte feminista bultzatu eta emakumeen etxeen nortasuna eta baloreak ezagutarazi gura dituzte Artestura Feministak ekimenagaz.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, bi sari banatuko ditu emakumeen etxe bakoitzak: 400 euroko sari nagusia eta 200 euroko aipamen berezia. Andragunean eskuratu daitezke lehiaketaren oinarriak.

Lehiaketa amaitzen denean, ekimenean parte hartu duten Arrasate, Azpeiti, Basauri, Donostia, Eibarko Andretxea, Ermua, Ondarroa eta Durangoko emakumeen etxeetan izango da ikusgai Artestura Feministak erakusketa.

Iaz, Testurak bertsolaritza saioa bultzatu zuten EAEko zortzi emakumeen etxe horiek elkarlananean. Elkarregaz antolatu zuten lehenengo ekimena izan zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!