Haur-kategoriatik (2003an jaiotakoak) aurrebenjamin mailara (2009tik aurrerakoak) artekoek parte hartu dezakete, eta egunean bertan ere egin daiteke izen-ematea, 08:45era arte.
Lasterketak 09:00etan hasiko dira. “Ez dira distantzia luzeak izango. Gaztetxoek ondo pasatu dezatela da helburua, triatloia erdigune dela dibertitu daitezela”, adierazi du triatloi taldeko Serafin Bereziartua Txelak.