'Bizimina': Nebrashka taldearen jaiotza kantua

Anboto 2017ko eka. 29a, 16:30

Durangaldeko eszena musikalean talde berri bat sortu da, Alerta, Tuesday Evenings, Sybaris, Sermonds, eta Yoko Out taldeetan ibiltako musikariek osatua. 

Bizimina da taldeak estreinatu duen lehen bideoklipa, bizitzan aurrera egitearen aldeko mezua dakarrena. "Loratu dugun fruitua eskaintzen dizugu, zure eguneroko infernu eta zeruetako lasaigarria izateko beti prest egongo dena", adierazi dute sare sozialetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!