Transexualek aldagela aukeratu ahalko dute Durangoko kirol instalazioetan

Anboto 2017ko eka. 28a, 11:10

Udalak aldaketa batzuk ezarri ditu kirol instalazioen araudian, eta transexualei identifikatzen diren sexuaren arabera aldagela aukeratzeko eskubidea ematea da esanguratsuenetako bat. Osoko bilkuran aurkeztu zuen proposamena Pilar Rios alkateorde eta Durango Kirolak erakundeko presidenteak. 

Bigarren aldaketa garrantzitsu lez, pertsonak baimen barik grabatzea falta larria izango da hemendik aurrera, eta baita eraso egitea edo irain egitea ere. Hori gertatuz gero, bazkide izaera galduko litzateke, eta gertakariaren arabera, polizia informatuko du udalak. 

Bestalde, instalazioetako lengoaia parekidetasun eta irisgarritasun irizpideen arabera berrituko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!