Lourdes Oyarbide da Espainiako txapeldun berria erlojupekoan. Hasieran Mavi Garcia egon da lehen postuan, berak egin baitu marka onena. Baina Oyarbide taldekidea etorri da gero, eta marka hobetzea lortu du. Hirugarren sailkatu den Sehyla Gutierrezegaz batera sartu da helmugan txapelduna, 59 segundo aterata. Pozik agertu da Eginoko (Araba) txirrindularia: "Pozik nago, batez ere Mavigaz podiuma osatzearren. Apur bat sinestezina izan da".