Gehi Zazpi taldeagaz inauguratu dute Durangoko Aurora Abasolo plaza

Anboto 2017ko eka. 23a, 18:49

Kontserbatorio eta Musika Eskolako parkeak Aurora Abasolo soprano durangarraren izena eramango du aurrerantzean ofizialki, udalak bere omenezko plaka ipini baitu gaurko ekitaldian. Aurretik, Bizenta Mogel idazlearen izena jarri zioten Bibliotekari, eta Museoko Etxezarreta parkeak ere Benita Uribarrena borrokalari antifaxistaren izena jasoko du laster.

Plaza eta parkeei emakume izena ipintzeko ekintza hauen bidez, Durangoko kaleetan emakumeen presentzia bistaratu gura dute. Udal Berdintasun Kontseiluak udalari egindako proposamenetik jaio dira.

Ekitaldian kontzertu txiki bat eskaini du Musika Eskolako Gehi Zazpi taldeak. Irati Ortubai irakasleak, eta Matxalen Erzilla, Nerea Aizpurua eta Elene Etxebarria ikasleek osatzen dute. Aitziber Irigoras alkatea (EAJ), Pilar Rios alkateordea (PSE-EE), Eider Uribe (EH Bildu) eta Jorge Varela (Herriaren Eskubidea) egon dira ekitaldian udaletik, besteak beste.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!