Istripuan hildako Leire Barrenetxeari agur esango diote gaur

Anboto 2017ko eka. 21a, 15:02

Domekan hil zen Katalunian, oporretan zegoela, moto istripu baten ondorioz. 19:00etan izango da bere aldeko hileta elizkizuna, Jesuitetan.

Jesuitak ikastetxeko ikasle ohia zen Barrenetxea, eta ikastetxeagaz lotura duen Arrupe elkarteko begiralea ere bai gaur egun. Giza eta kristau balioetan heztea, gazteei laguntzea, elkartasuna lantzea eta elkarbizitza sustatzea dira elkarte horren balioetako batzuk. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!