20:30ean elkartuko dira suaren azken prestaketetarako, eta 21:00etan M'Lomp senegaldarrek ipiniko dute jai giroa. 22:15ean su artifizialak botako dituzte, eta ordu laurdenera hasiko da sua. Aniztasun funtzionala dutenentzat auzoan dagoen Errota Eguneko Zentroko kideek egin dute erreko den panpina. Gainera, bara bat ezarriko dute Herriakoek, eta lortuko den dirua Rio de Oro Sahararen aldeko elkartearentzat izago da.