Bada, modelo izateko hautagai ugari agertu dira Udal Euskaltegian egokitu duten casting eremura; 17:00etan zen ordua, eta jendeak ilara egin du sartu ahal izateko. Adin guztietako emakume eta gizonak eskatu zituzten antolatzaileek.
Beraz, herritarrak modelo izan ahalko dira, egun batez bada ere. Euren ekarpenagaz, Durangoko dendek udazkenerako eta negurako dituzten produktuak promozionatuko dituzte, herriko komertzioari bultzada bat emanez.