Luhartzegaz ospatuko dituzte Muruetatorreko 10. jaiak

Markel Onaindia 2017ko eka. 15a, 15:30

Asteburu hau jai-giroz betetakoa izango da Muruetatorreko bizilagunentzat, auzoko jaiak ospatuko dituzte eta. Hamargarren edizioa denez, leku handiago bat hautatu eta jaia Landako Gunean egitea erabaki dute auzo elkartekoek.

Zapaturako V. Paella Txapelketa iragarri dute, eta gauez, Luhartzen erromeriagaz jarraituko dute, eguna dantza giroan amaitzeko. 23:00etan, atsedenaldian, kulero eta galtzontzillo lasterketa egingo dute.

Domekan, ostera, merkatu txiki eta herritarra ipiniko dute. Horrez gainera, umeentzako jolasak, puzgarriak, txokolatada, herri kirolak eta txistorra-jana egongo dira asteburuan zehar.

JAEDi laguntza
Antolatzaileek esan dutenez, JAED elkarteari lagundu gura diote, eta, horregatik, elikagai iraunkorrak eta produktu higienikoak eramatea eskatu diete partaideei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!