Rocio jaia ospatuko dute asteburuan Durangon

Markel Onaindia 2017ko eka. 15a, 13:15

Durangoko andaluziarren kultur elkarteak antolatuta, Rocio jaia ospatuko dute asteburuan.

Elkarteak duen egoitzaren bueltan izango dira ekitaldirik gehienak, bihar gauez hasi eta domeka arratsaldera arte. Hain zuzen, etzi egingo dute ekitaldi garrantzitsuetako bat: Rociero eta Rociera nagusien hautaketa.

Zapatuan, 22:00etan, berbena musikala egongo da, eta gauerdian amabirjina aterako dute, erromeriaren atsedenaldian. Domekan Rocio estiloko meza eskainiko dute Jesuiten elizan, 10:30ean. Eguerdirako, runbak, sevillanak eta orotariko dantzak iragarri dituzte. 18:00etan amaituko da festa, amabirjina sartu ostean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!