Brasil eta Espainiako taldeen arteko partidua, anputatuen futbol torneon

Joseba Derteano 2017ko eka. 15a, 10:04

Brasilgo Audax taldea (Argazkia: www.deporteadaptadoeuskadi.org)

Kirol Egokituaren Euskal Federazioak antolatuko du barikuan, 19:00etan, Tabira futbol zelaian. Sarrera doakoa da.

Torneoa hiru herritan jokatuko dute eta horietako bat Durango da. Brasilgo Audax anputatuen futbol taldeak eta Espainiako anputatuen futbolerako elkartearen taldeak indarrak neurtuko dituzte gaur, Tabiran. Gainerako partiduak Eibarren eta Zubietan jokatuko dira.

Zazpi zazpiren kontrako partiduak dira ohi baino zelai motzagoan. Iraupenari dagokionez, zati bakoitza 25 minutukoa da. Jokalari denek edo anputazioaren bat dute edo luzera desberdinetako gorputz-adarrak dituzte. Atezaina ez beste guztiak makuluen laguntzarekin mugitzen dira.

Futbol modalitate hori orain lau urte sortu zuten. Nazioarteko hainbat herrialdetan ligak sortu dituzte. Estatuan kirola ezagutara ematen ari dira, egunen baten liga bat sortu ahal izateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!