Txomin eta Peru Magdalenak Juul saria jaso dute

Itsaso Esteban 2017ko eka. 15a, 08:56

Maiatzaren 31n Lesakan egin zuten ekitaldian eman zituzten aurtengo Juul sariak, eta Peru eta Txomin Magdalena durangarren Txomintxo eta Perutxo maiteminduta liburua izan zen saridunetako bat. LHko lehenengo eta bigarren mailakoen kategorian jaso zuten Magdalena anaiek saria.

Gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzeko helburuagaz antolatzen du Ikastolen Elkarteak Juul sariketa, eta ekimenaren 19. edizioa izan da aurtengoa. Apirilean 53 ikastolatan egindako bozketan ikasleek aukeraturiko liburuetako bat izan da durangarrena. Gustuko ipuinak eta ilustrazioak hautatzeko, 26.000 boto eman dituzte umeek.

Peru eta Txomin Magdalena bezala, Margarita del Mazo, Bertol Arrieta, Estibaliz Vivanco, Lur Gallastegi, John Andueza, Jasone Osoro, Toti Martinez de Lezea, Jon Arretxe, Fernando Morillo, Iván Landa, Eider Eibar, Jokin Mitxelena eta Iosu Mitxelena ere saritu dituzte ikasleek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!