Boluda kabareta egingo dute Sapuetxe Gaztetxean kurtsoa umorez amaitzeko

Itsaso Esteban 2017ko ekainaren 13a

La Noche Boluda ekimenaren ikasturte amaierako emanaldi berezia eskainiko dute ekainaren 15ean, Durangoko Sapuetxe Gaztetxean.

 Ikasturte honetako beste hitzorduetan bezala, 21:00etan hasiko den emanaldiaren aurretik, 20:00etan, zabalduko dute Gaztetxea, jan-edanerako tartea eskainiz. Honako artistek parte hartuko dute 21:00etan hasiko den emanaldian: Gorka Gansok, Shakti Olaizolak, Iasmina Balenciagak, Mr. Roberto Pichichik, Khuzayma dantza taldeak eta Argentinako eta Portugalgo kideak biltzen dituen Compañia Bipolar-ek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!