‘Surflaria eta paradisua’ liburuaz arituko dira Hitzen, eguenean

Itsaso Esteban 2017ko eka. 13a, 10:30

Ekainaren 15ean, 19:00etan, Durangoko Hitz liburu-dendan izango da Iñigo Urdinaga idazlea, Surflaria eta paradisua bere liburua aurkezten.

Idazle oriotarragaz batera, Txomin Magdalena durangarrak ere hartuko du parte ekitaldian. Salbera argitaletxeagaz, autoekoizpenaren bidez kaleraturiko liburua da Surflaria eta paradisua, egilearen berbetan, “sailkaezin bezain gozaerraza”.

Surfaz dihardu Urdinagak, eta liburuaren sinopsiko hau bezalako hainbat gogoeta egiten ditu, bertan: “Indigena hawaiiarrek mendeak zeramatzaten olatuak hartu eta gozatzen, baina hamarkada gutxi batzuetan zeharo eraldatuko zuten gizon zuriek surfa. Orain, taula hobeak ditugu, neoprenoak, auto eta errepideak, itsas-iragarpenak, hegazkinak… Ordainetan, porlanez bete ditugu hondartza eta itsasadarrak”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!