Oinezko bat harrapatu du Mikeldin auto batek, eta ospitalera eraman dute

Anboto 2017ko eka. 12a, 11:31

10:00ak pasata gertatu da istripua, zebra-bide batean. Udaltzaingoa bertaratu da laguntzera, eta gero, larrialdi zerbitzuek zauritua anbulantzian eraman dute Galdakoko ospitalera. 

Udaltzaingoak egin du istripuaren jarraipena, eta momentuz ez du bestelako daturik eman. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!