Silboberriren eskutik, txistu kontzertua, San Agustinen

Itsaso Esteban 2017ko eka. 9a, 10:45

Ekainaren 10ean, 20:00etan, Durangoko San Agustinen egingo dute Euskal Jaien programazioaren barruko txistu kontzertua.

Hiru obraren estreinaldiak ez ezik, dantza eta antzerki emanaldi bat ere izango da Durangoko kulturgunean ikusgai. Silboberri elkarteko antolatzaileek aurreratu dutenez, bi parte izango ditu domekako kontzertu horrek. Lehenengo partean, txistuaren alderdi berritzaileena izango da entzungai: Silboberri elkarteak antolatzen duen Durango Hiria lehiaketara aurkezturiko Irriken paisaia, Oma eta Huskeria obrak estreinatuko dituzte. Lehiaketan saririk jaso ez arren, epaimahaiari bereziak iruditu zaizkion konposizioak dira hirurak.

Emanaldiaren bigarren partean, Oinkari taldearen dantza garaikidea eta Hika taldearen antzerkia izango dira gozagai. Sagartu obra eskainiko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!