Esaterako, belarraren zati handi bat –bi heren– berritu dute, eta umeen jolasguneak ere bai. Gainera, gurpildun aulkian dabiltzanentzako gune berezi bat sortu dute, eta igeri egiteko ere aulki irisgarri bat ezarri dute.
Iaz berdegunea handitu zuten, 2015ean zehar egun batzuetan jedea sartu ezinik geratu zelako. 1.500eko aforotik 1.900era pasa zuten. Hala ere, iaz kasik mugara heldu ziren, erabilera handiaren seinale.