Zapaburu gazte konpartsaren Kalezinea badator, eguazten gauetan

Markel Onaindia 2017ko eka. 7a, 08:56

Gaur hasiko da zikloa Precious pelikulagaz, Santa Ana plazan, 22:00etan. Uda giroa aprobetxatuta, kalean elkartu eta zineaz disfrutatzeko aukera eskaini gura dute konpartsakoek. 

Hurrengo eguaztenetan zein film eman erabakitzeko, galdetegi bat zabaldu dute gazteek. Gura duenak pelikulak proposatu ahal ditu on-line dagoen dokumentu horretan, eta antolatzaileek kontuan hartuko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!