Dokumental suediar bi izango dira ikusgai Hitzen, gaur

Itsaso Esteban 2017ko eka. 7a, 09:00

Basker. 1960ko hamarkadako euskal kulturari buruzko suediar dokumentalak bideo-emanaldia antolatu dute Durangoko Hitz liburu-dendan.

Gaur, 19:00etan, izango da emanaldia. 60ko hamarkadan, SVT telebista suediarrerako ekoitzi zituzten bi film dokumental dira emango dituztenak: 24 minutuko iraupena duen Basker, eta 17 minutuko Bonde i Baskerland. Euskal kulturaren balio handiko eszenak biltzen dituzte bi dokumentalek, eta gaur egun galduta dauden hainbat ohitura erakutsi.

Argibel Euba EHUko ikerlariak parte hartuko du emanaldiaren osteko solasaldian. Izan ere, Euba etnografoak egin du dokumentalak lokalizatzeko lana eta horien inguruko ikerketa eta identifikazio lana. Doako sarrera izango du emanaldiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!