Durangoko Gure Esku Dagok JAEDi eman dizkio tonbolan banatu barik utzitako opariak

Joseba Derteano 2017ko eka. 6a, 20:54

Maiatzaren 7ko galdeketa dela eta  Durangoko Gure Esku Dagok herriko merkatari eta ostalariek emandako opariekin tonbola antolatu zuen. Sariak jasotzeko epea luzatu arren, tonbolako opari batzuk ezin izan dituzte banatu eta horiek behartsuen alde lanean diharduen JAED elkarteari ematea erabaki dute. JAEDeko Iñaki Gorritxategik jaso ditu Gure Esku Dagoko kideen eskutik.

Bestalde, Gure Esku Dago-k erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldiak bultzatzen jarraitzen du. Hala ekainaren 10ean, larunbatez, Bilbon egingo den ekimenean parte hartzeko gonbita luzatu dute. Hitzordua 17:30ean izango da eta galdera ikur erraldoi bat irudikatuko dute kamiseta laranjak soinean eta globo gorriak eskuetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!