Enpresa horrenak dira Astarloa kalean ipinitako lorontzi handiak, eta urtero ideia batzuk saritzeko ohitura du. Bertan egon da Gonzalo Bilbao zuzendari komertziala, eta Aitziber Irigoras alkateari eskura eman dio oroigarria. Jesuitak ikastetxeko hainbat ikasle ere hurreratu dira, eurek izan baitziren kalea oinezkoentzat bihurtzeko hasierako ideia eman zutenak, Eskola Agenda 21eko foroan. Balierrek azaldu du esperientziaren balorazio ona egin dutela udalean, eta kaleko bizilagunak pozik daudela. Arazoren bat eduki dute garaje bateko erabiltzaileekin, irteera Astarloarantz dutelako. Baina, normaltasunaren barruan kokatu du.
EH Bilduren kritika
Sariaren harira, sare sozialetan kritika zabaldu du EH Bilduk. Urbanizazioa egin duen enpresak berak eman dioenez udalari saria, "mesedeak mesedez eskertuz" aritzea leporatu die koalizioak. "Nik zuri lana, zuk niri hirigintza eredu eskasa zuritu", adierazi du EH Bilduk.