Ekainaren 11n emango dituzte Julene Azpeitia literatur sariak

Itsaso Esteban 2017ko eka. 5a, 14:00

Durangoko Udalak jakitera eman duenez, 203 ipuin, 54 olerki eta 57 bertso jaso dituzte, aurten, Julene Azpeitia literatur lehiaketan. Epaimahaiak hartu du erabakia, eta ekainaren 11n, 12:00etan, Plateruenean egingo duten ekitaldian banatuko dituzte sariak.

Udaleko euskara sailaren webgunean argitaratu dute 1983tik antolatu duten litertur lehiaketa irabazi duten lanen zerrenda

Herriko ikastetxeetan dabiltzan gazteek eta Durangotik kanpo ikasten duten 18 urtez azpiko durangarrek parte hartu dute literatur lehiaketan, eta baita Euskal Herriko hainbat txokotako idazle eta bertsolari helduek ere. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!