Museoko parkea berriro zabaldu eta gobernu taldearen "utzikeria" salatu du EH Bilduk

Markel Onaindia 2017ko eka. 3a, 13:21

20tik gora lagun batu dira EH Bilduk deitutako auzolanera. Parke hori berrizteko obrak adjudikatu dituela iragarri zuen atzo udalak.

Sarrera nagusiko atea soldatuta egon da, eta zabaldu ezinik, San Agustinerantz ematen duen ate batetik sartu dira EH Bilduko kideak. Aritz Bravo zinegotziak azaldu du "zabortegi" bat topatu dutela bertan, harri, egur eta bestelakoak pilatuta. Udalaren "urteetako utzikeria" kritikatu dute. Hondakinak atean utzi dituzte, eta udaltzainei abisua eman diete batu ditzaten.

Auzolana amaitzean, luntxa egin dute ekintzan parte hartu dutenek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!