Bihar, 19:30ean hasita, Durangoko Tronperri eta Zuberoako Muskildi herriko dantza taldea arituko dira, Andra Marian. Domekan, berriz, 12:30ean izango da hitzordua, eta lau dantza talde gonbidatu dituzte euren emanaldia eskaintzera: Donostiako Goizaldi, Agoitzeko dantza taldea, Jare talde gasteiztarra eta Hendaiako Akelarre.