Tabakoa uztera animatuko dituzte erretzaile direnak

Markel Onaindia 2017ko mai. 30a, 11:00

Amankomunazgoko Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuaren eskutik, tabakoa uztera animatuko dituzte erretzaile diren herritarrak, Tabakorik Gabeko Egunaren harira.

Bihar stand bat ipiniko dute Durangoko Ezkurdi plazan, 16:00etatik 19:00etara bitartean, eta gaiagaz lotutako informazioa eskainiko dute.

Besteak beste, tabakoa uzten ikasteko zerbitzuak ematen dituen ikastaroetan apuntatzeko aukera egongo da.Gainera, tabakoa erretzearen ondorioei buruzko informazioa ere zabalduko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!