Ibaizabal Euskadi mailako ligan finkatu da eskubaloian

Anboto 2017ko mai. 29a, 09:35

Hurrengo denboraldian lehenengo postuengatik borrokatzeko asmoa dute.

Aurtengo denboraldian egindako lanagaz gustura daude Ibaizabal taldeko neskak. Euskadiko maila lehiakorrean finkatzea lortu dute eta 2017-18rako erronka lehenengo postuengatik borrokatzea izango da.

Aurten talde bi izan ditu Ibaizabalek: kadeteetakoa eta nagusietakoa. Aurtengo kadeteak gazte mailan arituko dira hurrengo denboraldian eta kadete mailako talde berri bat sortuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!