Udal ordezkariek azaldu dutenez, zapatuan 1:00ean atxilotu dituzte bi durangarrak Intxaurrondo kaleko 52. zenbakiko lonja batean. Atxilotutako bi gizonak durangarrak dira (19 eta 24 urte). Udalak prentsa oharrean dioenez, udaltzaingoak hainbat material atzeman dizkie . Ikertzera bidali dituzten hauts zuriz betetako 8 poltsa txiki, ustez kanabisarekin betetako 4 poltsa txiki, 4.126 euro, kutxa gotor bat, billeteak kontatzeko makina bat eta doitasun handiko baskula digitala, besteak beste.