Tabiran errekara eginiko isuri bategatik kezka agertu dute

Markel Onaindia 2017ko mai. 25a, 11:20

Azken egunetan hodi batetik likido zuri bat irteten dela salatu du herritar batek, ANBOTOra egindako dei bategaz. Udaltzainek azaldu dute ingurunea aztertuko dutela, eta isurien inguruko saila informatuko dutela. 

Tabiran, umeentzako tirolina dagoen jolas parke inguruan agertu da isuria. Kexatu den herritarrak esan du ez dela ohikoa, eta azken egunetan nabaritu dutela.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!