Auzo izaera erreibindikatuko dute San Fauston, obren amaiera ospatzeko jaiagaz

Markel Onaindia 2017ko mai. 24a, 16:53

350 lagunetik gora elkartuko dira herri bazkarian. 12:00etan hasiko dira ekintzak, eta gauerdira arte ez da girorik faltako: umeen tailerrak, musika, paella... Udalak antolatu du jaialdia, auzo elkarte biekin batera.

Auzo nortasun berezia dute San Fauston, izaera erreibindikatzailea, eta argi geratu da jaialdiaren aurkezpenean. Bertan batutako zenbait herritarrek esan dute pozik daudela udalak egindako obragaz -kasik 4 milioi euro inbertitu ditu-, baina oraindik gauza batzuk amaitzearen esperoan daudela. Esaterako, udazkenerako aurreikusita dago lorategiak atontzea, eta paperontzien falta ere sumatu dute. Gainera, erdiko kaleak oinezkoen lehentasunerako egokitu dira, eta kezka dute autoek errespetatuko ote duten. Baina, udalaren ikuspegitik, trafikoa dezente gutxituko da, auzotarrak ez direnak kanpotik bideratu dituztelako.

Aitziber Irigoras alkatearen esanetan "Durangoren nortasun osagai bat" dira auzoak, eta zapatuan, obren amaieraz aparte, San Faustoren auzo izaera hori ospatzeko ere aprobetxatuko dutela azaldu du. Pilar Ríos alkateordeak adierazi du "obra garrantzitsuak" izan direla, eta auzoko "bizi kalitatea eta itxura hobetu" direla.

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!