Fran Garateren auzia

EH Bildu: "Durangoko mugimendu feminista kantatzen eta dantzatzen jarraitzera animatu gura dugu"

Markel Onaindia 2017ko mai. 24a, 11:23

Feministen ekintzaren ostean alkateak bertan behera utzi zuen osoko bilkura, eta "iraganeko jarrerekin" lotu zuen. EH Bilduren ustez, "onartezina" da konparaketa hori egitea, eta herritarrek bilkuran euren iritzia emateko eskubidea dutela dio.

Bilkuraren osteko adierazpenetan, "haserre dagoen haur baten neurrigabeko jarrera erakutsi zuen gure herriko alkateak", EH Bilduren iritzirako. Garateren dimisioa eskatzeko feministen dantza musikatua, "biolentzia matxistaren aurka burutu zen jai giroko ekintza baketsua" izan zen koalizioaren ustez, eta Aitziber Irigoras alkateak "iraganeko jarrerekin" alderatu izana ez du begi onez ikusi. "Sexu eraso bategatik salatuta dagoen pertsona baten aurrean erakusten duten utzikeria eta elkar-hartzea ezkutatu nahi izateko ahalegin antzua besterik ez da", EH Bilduren arabera.

Bilkura bertan behera uzteko erabakiaren ondorioz, zenbait gai landu barik geratu ziren, eta koalizioak barkamena eskatu die mozioak aurkeztera hurreratutako elkarteei, "jakinik alkateak ez duela horrela egin eta ez daukala horretarako asmorik".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!