Emaitza ona da partidua irabazteaz gainera ez duelako golik jaso. Datu hori garrantzitsua da berdinketaren kasuan kanpoan sartutako golak erabakiorrak direlako. Kulturala nagusi izan da partidu osoan zehar, aukera garbiak sortzea kostatu egin zaion arren. Lehenengo zatiko aukerarik onena Mikel Praderak zutoinera errematatu duen kornerra izan da.
Ecija gutxitan hurreratu da Kulturalaren area ingurura, baina aukera garbi bat izan du bigarren zatian. Ecijako jokalaria bakar-bakarrik geratu du Andoni Errazti atezainaren aurrean eta baloia gehiegi gurutzatu du. Handik gutxira, bigarren zatiko 38. minutuan, Kulturaleko jokalariak azti ibili dira area ertzeko falta bat arin ateratzeko eta Ekain Zenitagoiak barrura errematatu du.
Mikel Praderak zutoinera errematatu du lehenengo zatian:
Tabira leporaino bete da igoera faseko partidua ikusteko: