Elkarte, ikastetxe eta udaleko sailen artean, guztira 28 taldek parte hartu dute XX. edizio hau antolatzen. Aurreko urteetan bezala, euskal dantzek, musikak, arte eszenikoek, zinemak, jolas tradizionalek, kirolek zein literaturak betetzen dute hiru asterako prestatu duten egitarauak.
Gerediaga Elkarteak proposatuta aldatu diote izena programazioari, eta bertan parte hartzen duten eragileek ondo hartu dute proposamena. Gerediagaren proposamenez, "1.886an hasitako Durangoko Euskal Jaien sorreran ezinbestekoa izan zen Jose Maria Anpuerori omenaldia" egin gura diote Durangoko Euskal Jaiak izen berriagaz. Gerediaga Elkartearen eskutik, Anpueroren omenezko plaka bat ipintzeko ekitaldia jasotzen du programazioak. Maiatzaren 27an, 13:00etan, egingo dute ekitaldi hori, Pinondoko lorategian.
Eskolarteko IX. pintura lehiaketaren erakusketak zabalduko du programazioa, maiatzaren 26an, eta ekainaren 17an, VIII. Peter esko pilota jaialdiaren finalekin amaituko da aurtengo edizioa. Tartean, Eingo al deu? antzezlanaren estreinaldia, XXXV. euskal dantzen jaialdia, Durangaldeko ermitetara bisitaldia, Durango Hiria txistu kontzertua edo Duranaldeko rock taldeen kontzertuak izango dira, besteak beste, Durangon.
Udalaren webgunean dago programazio osoa eskuaragarri.