San Frantzisko elizan kontzertua eskainiko du, etzi, Bogoroditsie abesbatzak

Anboto 2017ko mai. 18a, 18:00

San Antonio-Santa Rita ikastetxearen 150. urteurreneko egitarauaren barruan, Memento ikuskizuna eskainiko du, maiatzaren 20an, Bogoroditsie abesbatzak. San Frantzisko elizan izango da emanaldia, 20:00etan.

Hamabi konpositore garaikidek idatzitako beste horrenbeste lan eta Unai Álvarezen koreografia biltzen ditu Memento ikuskizunak, eta Ion Ugarrizaren zuzendaritzapean eskainiko dute, Durangon, etzi.

Abesbatzeko kideek azaldu dutenez, San Antonio-Santa Rita ikastetxearekin lotura estua eduki du sortu zutenetik, Bogoroditsiek. Izan ere, ikastetxe hartan egin zuen euren lehen kontzertu ofiziala, duela hogei urte baino gehiago. Abesbatzeko kideetako batzuk bertako ikasleak izan ziren, gainera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!