Maiatzaren 27an estreinatuko du Durangoko Gora Ta Gora adinekoen antzerki taldeak No hay mal que por bien no venga antzezlana. 19:00etan izango da estreinaldia, eta baita 28an eskainiko duten bigarren emanaldia ere. Senarra hil zaion Jacintaren istoria kontatzen du Durangoko adineko 10 aktorek antzeztuko duten obrak. Taldea zuzentzen duen Izaskun Asuak idatziriko testua da oholtzaratuko dutena, egilearen berbetan, obra komikoa den arren, osagai hunkigarriak ere badituena.
Etxebarriko taldeak lau antzezlan komiko labur eskainiko ditu, maiatzaren 25ean, 18:00etan; Ecografía muy húmeda, El agua milagrosa, El santo de la Isidra eta Novios de internet izenburukoak. Gernikako Arbola Zaharra taldeak, bestalde, Nunca es tarde obra eskainiko du, maiatzaren 26an, 18:00etan.
Doakoa izango da emanaldi guztietarako sarrera, baina Gora Ta Gora-ren emanaldirako gonbidapenak eskuratu beharra dago, aurrez. Durangoko Museoko takilan egin daitezke emanaldi horretarako rreserbak.