'Boni' eta Durangoko beste martxanteren omenezko oroigarri bat Andra Marian?

Markel Onaindia 2017ko mai. 18a, 11:27

Andra Mariko elizpean martxanterak omentzeko oroigarri bat ipintzea eskatuko du EH Bildu koalizioak datorren osoko bilkuran. Herritar ugariren gogoan daude Boni eta gainerako gozoki saltzaileak.

Gozokiak saltzen zituzten emakumeak ume eta familien erreferentzi izan ziren, belaunaldi bat baino gehiagoren memoria kolektiboa konpartitzeraino. Egunero euren postua ipini eta hainbaten "bizitza gozatu" zuten, koalizioak nabarmentzen duenez. Oso ezagun egin zen Bonifacia Boni Macarron, 65 urtez hantxe egon zena. 2007an hil zen.

Emakume langileak eta tokiko komertzioak ere omendu gura ditu EH Bilduk ekimenagaz. Martxanteren familiekin berba egin du moziorako, eta oroigarria ipintzeko ere hala egitea eskatuko du. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!