Etxauzia proiektua aurkeztuko dute Plateruenean

Anboto 2017ko mai. 15a, 08:50

Baigorriko Etxauzia gaztelua erosi eta bizia emateko proiektua sustatzen dabiltza herrigintzako hainbat pertsona eta elkarte, inguru hartakoak zein Euskal Herri osokoak.

Ekonomia, ondarea eta kultura landuko dituen zentro bat izango da, “Baigorri bizi eta zabal bat” lortzeko asmoz. Horretarako, Euskaldun bat, euro bat izeneko diru-bilketa kanpainan murgilduta daude. Bada, durangar batzuk ere batu dira ekimenera, eta datorren eguaztenean, hilaren 17an, aurkezpena egingo dute Plateruena kafe antzokian, 19:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!